martes, 22 de enero de 2008

AIO PELAIO!



Yuuujuuuuu!!!! bukatu da akabo! Gaztetxo talde honek zertxobait ikasi duela uste du....eta ikasi du, demontre! Aupa el athleti aunke pierda! hemen eztabaida filosofikoa hasi dugu taldekideok, baina odolik isuri gabe (ia-ia).

Estresa egun hauetako protagonista indixkutible baina konten goaz irakasgai honetatik.

Ondo ibili eta muxu pilo. Aupa gu!

martes, 15 de enero de 2008

PATRIRI AGURRA


Zergatik galdu itxaropen berriz elkartzekooooooo......! Patri jun zaigula, azken momentuan tekno konbalidatu egin diote eta ez duela gutaz ezer jakin nahi! ke nooooo..... Gure lorategian hutsune nabarmena utzi du, snif...beno, oraindik kafetegia hor daukagu.
Tira, goazen lanera, denbora gutxi gelditzen zaigu ta. Aio!

martes, 8 de enero de 2008

URTE BERRI OOON!!!
bueltan gera eta lanerako prest (no hay tutía bestela).
Web orriari ekin diogu serio eta badirudi forma hartuz dihoala. Gure gaia topiko guztitan tipikoena bada ere ez zaigu inporta, demontre! zein den gaia?ea asmatzen dezuen....baaaaai!eguberritako pertsonaiekin lotuta...jow, jow, jow!!!(ja,ja,ja.....). Ikusten duzuenez, gogotsu eta umoretsu hasi gara.

martes, 18 de diciembre de 2007


Beno, behin ipuin multimediarekin bukatu eta gero webgune bat zer den eta nola sortu dezakegun ikusiko dugula dirudi. Gaia erabaki ondoren, gaur goizean webgunearen sorrerari ekin diogu.
Garaia kontutan hartuta, topiko tipikoari kasu egitea erabaki dugu: Gabonetako kondairak. Lehen Hezkuntzan ohikoa izaten da gabonarekin zerikusia duten iharduerak egitea garai hauetan. Benetan espero dugu ipuinak baino buruko min gutxiago emango dizkigula.
Besterik ez, oraingoz.

martes, 11 de diciembre de 2007

IPUIN MULTIMEDIA=PARTUS HORRIBILUS




Beno, zuekin ahaztuta geundelakoan, eeeeeh?? Ez, portzierto! baina haurdunaldi honen azken hilabeteak luzeak eta korapilatsuak izan dira, demontre! Hala ere, emaitzarekin oso gustora gelditu garela ere esan behar dugu, oso ume polita egin dugu: arrox-arroxa, belarri ederrekoa, pisu finekoa (aitaren antzera)... tira hementxe duzue gureBelarritxok bidaiatzeko erabili zuen garraioa :




martes, 30 de octubre de 2007

Ipuinaren making off


Beno, beno! ekin diogu ipuinari eta momentuz baditugu hamaika irudi istorio zoragarri bat kontatzeko. Gure protagonista pakidermus magnifikus-a izango da, "Belarritxo·" izena duena. Bihar gehiago...

miércoles, 24 de octubre de 2007

Ipuin Multimedia

Atzoko muestrak ikusi ondoren izutu xamar gelditu ginen taldekideok. Baina gaur hain konplikatua ez dela ikusi dugu eta hori (edo hobeagorik) sortzeko gai garela zihur gaude (enfin...). Hurrengo pausua ipuinarentzat ideiak kaskezurretik atera eta Power Point programaren bitartez ipuin zoragarri bat sortzea izango da. Animo!